XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albinoni eta Balberderen musikak ixildu dira.
Nere gorputz guztietako poruetatik amodioa ixuri dabilkit,
bainan amodioa ene eskuetako hatz eta behatzetatik labainduz,
irristaturik basoruntz doa, amodioak amorantearekin topo egin ez duelako.

Ene etxeko pertsianak goratu ditut
negu luze hontan
eguzki amandrearen erreinu dizdiratsuak
xoko guztiak berotu ditzadan
txoriak, etxeko leihotan
habia aurkitu dezaten.
Pakearen haurtxoa
pakearen kaiua
ken eidazue
nere gorputzetik
beldur beltz hau.